Iragazki-nabigatzailea erabiltzea
Hainbat iragazki-baldintza OR boolearrarekin konektatzeko, sakatu iragazki-barrako Iragazki-nabigatzailea ikonoa. Iragazki-nabigatzailea leihoa irekiko da.
Ezarri den iragazki-baldintza iragazki-nabigatzailean agertzen da. Iragazki bat ezarri bezain pronto, iragazki huts bat agertuko da iragazki-nabigatzailearen behealdean. Sarrera hori "Edo" hitzean klik eginda hautatu daiteke. Iragazki hutsa hautatu ondoren, iragazki-baldintza gehiago sartu daitezke inprimakian. Baldintza horiek OR boolearraren bidez daude lotuta aurretiaz definitutako baldintzei.
Laster-menua iragazki-nabigatzaileko sarrera bakoitzetik deitu daiteke. Area horretako iragazki-baldintzak zuzenean testu modura editatu daitezke. Eremu batek edukia duen ala ez egiaztatu nahi bada, "hutsik" (SQL:"Is Null") edo "ez hutsik" (SQL: "Is not Null") iragazki-baldintzak hautatu daitezke. Posible da laster-menua erabilita sarrera ezabatzea.
Iragazki-baldintzak mugitu daitezke Iragazki-nabigatzailea erabilita, haiek arrastatu eta jareginez, edo ⌘Ctrl+Alt+gorako gezia edo ⌘Ctrl+Alt+beherako gezia. Iragazki-baldintzak kopiatzeko, arrastatu haiek ⌘Ctrl teklari sakatuta eusten diozun bitartean.